Hasiera / Erosketa baldintzak

Erosketa baldintzak

NOLA EROSI

ORDAINTZEKO MODUAK

PAKETATZEA

BIDALTZEKO MODUAK ETA ENTREGATZEKO EPEAK

ZERGA APLIKAGARRIAK

BIDALTZEKO GASTUAK

MEZULARITZA

ITZULTZEAK ETA ESKAERAK BALIOGABETZEA

Produktu aldaketa: egoera txarra edo horniketa akatsak

Eskari bat baliogabetzea

SL EROSKETA ZIURRAREN BERMEA

NOLA EROSI

Gure dendan erosteko "denda" atalean sartu beharko duzu. Bertan zuen eskura jarri dugu familia eta azpifamilietan sailkatutako produktuen gure katalogoa. Alboko menuan ikusi nahi duzun familia aukeratuz joan dezakezu.

Produktuaren argazkian sakatuz, produktuaren fitxa azalduko da bere ezaugarri teknikoekin, deskribapenarekin, erabilgarritasunarekin eta prezioarekin. Produktua aukeratzeko sakatu "erosketa" botoia. Erosketa guztiak "erosketa" pantailan pilatzen dira eta bertara "erosketa ikusi" botoian sakatuz sar zaitezke. "Erosketa" pantailan aukeratutako erosketa ordain dezakezu edo interesatzen ez zaizkizun produktuak kendu ditzakezu.

Erosketa prozesua

•  Fakturazio eta bidalketa datuak, ordainketa modua aukeratzea

•  Ordainketarako informazioa: transferetzia edo txartela

•  Erosketa baieztatzea.

Prozesua amaitzean mezu bat jasoko duzu eskaeraren baieztapenarekin. Izakinak daudela egiaztatu eta segituan bidali egingo dizkizugu eta e-mail bat bidaliko dizugu eskaeraren egoeraren inguruan eta noiz jasoko duzun informatzeko. Izakinak ez egotearen kasuan, produktuaren eskuragarritasunaren epeen berri emango dizugu.

ORDAINTZEKO MODUAK

Ordaintzeko modu ezberdinak eskaintzen dizkizugu. Erosketa amaieran zehar gehien interesatzen zaizun modua aukeratu ahalko duzu (bat aukeratuz).

•  Kreditu txartelak: URRUÑA DISTRIBUCIÓN & SERVICES, S.L Espainian onartutako kreditu txartelak onartu- Visa, 4B, Mastercard, American Express eta Visa electron-. Espainiako Aurrezki Kutxen Konfederazioak hornitutako ordainketa pasarela baten bidez erosketa seguru bat bermatzen dizugu.

Erosketa sistema Espainian indarrean dagoen legeriaren menpe dago, beraz, saltzeko eragiketa helbide honetan eginda dagoela ulertuko da URRUÑA DISTRIBUCIÓN & SERVICES, S.L, C/ BIDEBARRIETA,  1-4. 48005 BILBAO. , CIF B 95316105 .

PAKETATZEA

Gure dendan eskaintzen dizkizugun produktuak paketatze seguru batekin emango dizkizugu

ZERGA APLIKAGARRIAK

www.behigorri.com web orrian agertzen diren produktuen prezioek ez dute Balio Erantsiaren Gaineko Zerga barne hartzen (BEZ).

Zerga aplikagarria fakturatze datuetan erosketa egin duzun herrialdea zehazten duzunean eta pertsona fisiko edo juridiko bat zaren zehaztean jakinaraziko zaizu.

Europako Batasunean bizi direnak.

Europako Batasunean bizi diren eta IFZ intrakomunitarioa duten BEZaren subjektu pasiboek egiten dituzten erosketak (enpresak, entitateak, erakundeak...) BEZa ordaintzetik libre egongo dira, hala ere aipatutako dokumentua fax bidez bidaltzea ezinbesteko baldintza izango da FAX: 94 661 20 55

Eropako Batasunean bizi diren pertsona fisikoek egiten dituzten erosketetan BEZa ordaindu beharko dute.

Komunitatetik kanpoko herrialdeetan bizi direnak.

Komunitatetik kanpoko herrialdeetan bizi diren pertsona fisiko edo juridikoek egiten dituzten erosketetan BEZa ordaintzetik libre egongo dira. Posta-kutxan ez dira eskaerak zerbitzatuko.

Erosketa/bidalketa sistema honentzat eta bere zerga erregimenarengatik, komunitatetik kanpokoko lurralde bezala hartzen dira Kanariak, Ceuta eta Melilla.

Gogoratu nahi dizugu bidalketa gastuetarako adierazitako prezioetan ez dagoela inportazio zergarik (muga zergak). Zerga hori mekantziaren jasotzailearen helbidean dirutan ordainduko da.

Erosketa sistema Espainian indarrean dagoen legeriaren menpe dago, beraz, saltzeko eragiketa helbide honetan eginda dagoela ulertuko da: C/ BIDEBARRIETA,  1-4. 48005 BILBAO

BIDALTZEKO GASTUAK

Bidalketa gastuak bezeroaren kargu geratzen dira eta erosteko momentuan adieraziko zaio.


ITZULTZEAK ETA ESKAERAK BALIOGABETZEA

Ez da itzulketarik onartuko baldin eta materiala kaltetua badago, paketatu gabe badago edo manipulazio desegokiaren ageriko zantzuak baditu.

Edozein produkturen itzulketa dagokion jatorrizko matrikularekin edo inprimatutako ordainagiri digital batekin egin beharko da.

Produktu bat itzultzeko prozedurak

Edozein arrazoirengatik, adierazitako helbidean eskaera jasotzen duzunean, ez bada zure gustukoa, jasotako egunetik 10 egunen barruan itzultzeko aukera izango duzu. E-mail bat bidaliz info@behigorri.com-ra eskaera zenbakia eta itzulketaren arrazoia adierazi behar duzularik.

Kasu horretan garraioa bezeroaren kargu egongo da. Materialak egoera bikainean egon beharko du, oinarrizko paketatzearekin eta erabili gabe.

URRUÑA DISTRIBUCIÓN & SERVICES, S.L.-k zenbatekoa bueltatzeari ekingo dio behin produktua egoera bikainean jasotzen duenean, garraio kostuak kenduz.

Produktu aldaketa: egoera txarra edo horniketa akatsak

Egoera txarra edo horniketa txarragatik egin beharreko itzulketak, info @ behigorri. com e-mailan jasoko dira, gehienez 10 egunetako epean jakinarazi beharko dira, beti ere, eskaeraren zenbakia eta itzulketa arrazoiak adieraziz. Kasu horretan gastuak URRUÑA DISTRIBUCIÓN & SERVICES, S.L-ren kargu egongo dira.

Behin URRUÑA DISTRIBUCIÓN & SERVICES, S.L.-ren biltegian akatsak dituen eta okerrekoak diren merkantziak jasota eta behin akatsak eta okerrak egiaztatuta,, URRUÑA DISTRIBUCIÓN & SERVICES, S.L.k unitateak konpontzeko eta akatsak dituen eta okerrekoa den merkantzia jaso eta 5 egunetara berriz bidaltzeko konpromisoa hartzen du, biltegian merkantzia ez edukitzea salbu. Produktua lantegian konpondu behar bada entregatzeko epea jakinaraziko da. Produktua aldatzeko produktuak originala izan beharko du, fabrikazio akatsa izan beharko du eta jatorrizko paketatzeak egoera bikainean egon beharko dute. Inoiz ez da produktuaren zenbatekoa itzuliko.

Akatsak dituen merkantzia denean, URRUÑA DISTRIBUCIÓN & SERVICES, S.L.ren kargu egongo dira garraioaren, itzulketaren aseguruaren eta merkantziaren konponketarengastu guztiak.

URRUÑA DISTRIBUCIÓN & SERVICES, S.L.ri egotzi daitekeenean horniketa akatsa, garraioaren gastuak, itzulketaren asegurua eta materialaren konponketa URRUÑA DISTRIBUCIÓN & SERVICES, S.L.ren esku egongo dira.

Eskari bat baliogabetzea

Eskaera bat produktua bidali aurretik baliogabetu beharko da. Inolako kargurik gabe bueltatuko da zenbatekoa.

Produktua bidali den kasuan, bezeroak ordainduko ditu bidalketa gastu guztiak eta "produktu bat itzultzeko prozedurak" atalean agertzen den moduan itzuli beharko du.

SALDU ONDORENGO ZERBITZUA

On-line saltzeko gure sailak saldu ondorengo zerbitzu bat du gure artikulu edo bidalketekin sor daitezkeen arazoak konpontzeko.

Horren eskutik azkar eta eraginkorki artatuko dizugu. Kontaktuan jartzeko hauetako edozein baliabide erabil dezakezu:

E-mail: info @ behigorri. com

Azkarrago artatzeko ez ahaztu dagokion eskaeraren zenbakia zehaztea.

SL EROSKETA ZIURRAREN BERMEA

Zure eskaeran zehar gehienezko segurtasuna bermatzen dizugu. Zure bankuko datuak bide ziur baten bidez enkriptatu eta bidali egingo dira gure bankura, [bankuaren edo kutxaren izena]ra. Zure erosketak ez du arriskurik, konfidantza guztiz. Ordainketan zehar pantailaren behean eskuinean agertuko den giltzarrapo txikiaren bidez egiazta dezakezu.

CAJA LABORALak bankuko txartelarekin ordaintzeko prozesuak diharduen bitartean transakzio seguru bat bermatzeko SSL (Secure Socket Laver) teknologia erabiltzen du 128 bitseko zifratu gakoekin. Inoiz ez dugu txartelaren zenbakira sarbiderik izango eta transakzioa Espainiako Aurrezki Kutxen Konfederazioaren zerbitzari ziur batek artatuko du